Eusko Jaurlaritzak manifestatzeko eskubidea mugatu die Bilboko La Misericordia egoitzako langileei

ELAk uste du Ertzaintzaren erabakiak langileek espazio publikoa protesta kolektibo gisa erabiltzeko duten eskubidea deslegitimatzen duela. Larritzat jo du erabakia, are gehiago, sektore horretako lan-karga handiak kontuan hartuta eta langileek hainbat arazo direla eta epaitegietara jo behar izan dutela aintzat hartuta.
“Erabaki horrek, zalantzarik gabe, neurriz kanpoko kaltea eragiten die langileei, eta are gehiago kaltetzen du grebarako eskubidea, gutxieneko zerbitzuen %100eko dekretuaren ondorioz ezinezkoa baita egoitzetan benetako greba egitea” deitoratu du sindikatuak.
Gauzak horrela, ELAk ebazpena aztertuko du, hartutako erabakia bideratzeko eta manifestazioa hasiera-hasieratik planteatutako formatu eta ibilbidearekin garatu ahal izateko.
Bitartean, langileek espazio publikoaren erabilera aldarrikatzen jarraituko dute, beren prekaritatea ezagutarazteko, hori baita, hain zuzen ere, eragotzi nahi dena.
Miserikordia 237 plazako zahar egoitza da (Lares patronalarena), eta horietatik 150 Bizkaiko Foru Aldundiarekin itunduta daude. Patronatu Batzordean Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia daude ordezkatuta.