Gerrarik Ez plataformak
Gerraren kontrako sinadurak bilduko dituzte

Antimilitarismoarekin eta bizikidetza baketsuarekin daukaten konpromisoa berretsiz eta gatazkak konpontzeko modu gisa elkarrizketak daukan balioa aldarrikatuz hasi dute prentsaurrekoa.
Azaldu dutenez, gaurko eguna baliatu nahi izan dute “Europak borroka armatu izugarri batean murgilduta jarraitzen duela salatzeko”, izan ere, dagoeneko 500.000 pertsona baino gehiago hil dira gerra honetan.
Gobernuek, Espainiakoak barne, gatazka eskalatzearen eta luzatzearen alde egitearen alde daukaten jarrerarekiko kezka adierazi dute, eta horregatik honakoen inguruan adierazpenak egin ditzaten eskatu diete adiministrazio publikoei:
- Gerren aurka eta gatazkan dauden herrialdeetara armak bidaltzearen aurka, bereziki Ukrainara.
- Berehalako su-etena eta elkarrizketa bidezko konponbidea sustatzearen alde.
- Gastu militarra handitzearen aurka, eta partida horiek gizarte-premiak asetzeko eta klima- aldaketaren aurka borrokatzeko erabiltzearen alde.
Gaur arratsaldeko 19:00etan mahai-ingurua egingo dute Bilboko La Bolsa eraikinean eta ELA Sindikatuak ere bertan parte hartuko du.