GERRARIK EZ

Gerren eta gastu militarraren aurkako eta eskubide sozialen aldeko elkarretaratzea

2024/02/20
Larunbat honetarako daude deituta manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Ukrainiako inbasioa hasi zenetik bi urte beteko dira larunbatean, eta data honekin bat eginda, gastu militarraren kontrako eta eskubide sozialen defentsako aldarria azpimarratu nahi dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Gerrarik Ez eragileek. Gazako sarraskia salatuko dute ere, eta bake prozesuak behingoz abian jartzea eskatuko dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitutako elkarretaratzeetan.

ELA sindikatuak bat egiten du larunbateko deialdi honekin, eta gerrak langile klasearengan daukan inpaktua azpimarratu nahi du; besteak beste murrizketa sozialei dagokionez eta bizitzaren garestitzeari dagokionez, izan ere, hauek interes politiko eta ekonomikoei baino ez diete erantzuten, inoiz ez langile klasearen interesei.