Greba Bilboko TAOn, 11 urtez hitzarmena berritu gabe egon eta gero

2022/03/31
ELAk, USO sindikatuaren babesarekin, greba deitu du Bilboko TAOn martxoaren 31rako, hitzarmen kolektiboa berritzeko.

Bilboko TAOk, Bilboko Udalak azpikontratatutako eta Gertek enpresak (Bilboko OTA UTE) kudeatzen duen zerbitzuak, 11 urte daramatza indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa berritu gabe.

Urte hauetan guztietan enpresa batzordea askotan bildu da enpresarekin hitzarmen berria negoziatzeko. Hala ere, bilera horiek ez dute ezertarako balio izan; enpresak ez baitu edukidun proposamenik egin eta proposamen bakarra aurreko negoziazioan lortutako eskubideen murrizketa izan da.