SAPS (BILBOKO PORTUA)

Greba egun gehiago azaroaren 20tik abenduaren 17ra

2023/11/09
Bilboko portuko SAPS enpresako langileek greba egun gehiago deitu dituzte euren baldintzak defendatzeko. Petronorrek azpikontratatutako enpresa da, bere materiala portuan banatzeko. Une honetan, plantillako sei langileak astebeteko greba egiten ari dira; greba hau azaroaren 10ean amaituko da. Enpresak negoziatzeko borondaterik ez duenez, azaroaren 20tik abenduaren 17ra artean beste greba egun batzuk deitzea erabaki dute langileek.

Akordioa berritzeko urtebeteko negoziazioen ondoren, egoera erabat blokeatuta dago, enpresak uko egiten baitio KPIa bermatzeari soldatetan. Enpresak, ordea, irabaziak lortu ditu azken urteotan, eta hori bada arrazoia nahikoa langileen erosteko ahalmena bermatzeko.