BILBOKO AIREPORTUKO LOREZAINTZA

Greba egin dute langileek hitzarmen kolektibo baten alde

2023/03/27
Bilboko aireportuko lorezainek greba hasi dute gaur, martxoak 27, hitzarmen kolektiboaren alde. Negoziazio askoren ondoren, enpresak sinatzeko konpromisoa hartu zuen, baina azken unean, eta inongo azalpenik eman gabe, ez zuen hitza bete. Bere erabakiaren berri eman zuen Madrildik egindako telefono dei baten bidez.

Guztira, lau langile dira -lehen 10 ziren, denak ELAko afiliatuak-, eta bi pistetako lorezaintza zerbitzuaz arduratzen dira, bai aireportu zaharrekoa, bai berria.

Enpresak erantzuten ez badu, egungo hitzarmena automatikoki luzatuko da 15 egunetik behin.