Greba martxoaren 18an Deustuko Etengabeko Arreta Gunean (EAG), gaueko arreta presentziala berreskuratzea eskatzeko

2021/03/09
ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba eguna deitu dute martxoaren 18rako Deustuko Etengabeko Arreta Gunean (EAG), Osakidetzari gaueko arreta presentziala berreskuratzeko eskatzeko. Osakidetzari, Osasun Sailari, Eusko Jaurlaritzari eta Bilboko Udalari askotan eskatu badiete ere 0:00etatik 8:00etara gauez aurrez aurre ematen den arreta ez kentzeko, ez dute urratsik egin ildo horretan, eta sindikatuen, langileen eta Bilboko herritarren aldarrikapenak alde batera uztea erabaki dute.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, bai eta Deustuko EAGko angileek ere, hilabeteak daramatzate salatzen pandemia eta une askotan horren ondorioz sortu den nahaste-egoera aitzakia ezin hobea dela Osakidetzak eskaintzen duen osasun-laguntzan murrizketak aplikatzeko. Hala, nahiz eta presioa egin, azkenean itxitzat eman du 2021eko otsailaren 1era arte Deustuko Etengabeko Arreta Gunean eman den gaueko zerbitzua.

Osasun Sailaren ibilbide-orrian urte asko daramatzan murrizketa berri baten aurrean gaude, eta orain aplikatzen da pandemiak ekarri duen ekaitz perfektua aprobetxatuz. Kontua da herritarrei, kasu honetan Bilbo osoari, eskaintzen ez zaien funtsezko osasun-zerbitzu publiko baten gaueko ordu-eskaintza ezabatzea. Eskaintza horrek, gainera, ondorio larriak izango ditu pazientearentzat eta osasun-sistema publikoarentzat berarentzat. Hala, otsailaren 4an, deialdia egin zuten sindikatuek eta langileek agerraldia egin zuten Eusko Legebiltzarrean, herritarren 18.000 sinadura baino gehiago emateko, gaueko arreta presentziala ixtearen aurka.

Erabakia parametro guztiz merkantilistetan hartu da, hala nola "errentagarritasunean". Osasun-zerbitzu publiko batek ez du inoiz termino kuantitatiborik neurtu behar; izan ere, helburu bakarra herritarrei zerbitzu bat ematea da, kasu honetan, Bilbokoari; haren errentagarritasuna bizitza bakarra salbatzearekin justifikatzen da. Horrez gain, Gotzone Sagardui sailburuak behin baino gehiagotan erakutsi duen bezala, itxiera justifikatzeko erabili diren datuak interesatuak eta erabat desitxuratuak izan dira.

Otsailaren 25eko Mahai Sektorialean Osakidetzari jakinarazi zitzaion egiten ari ziren Etengabeko Arreta Guneen kate-itxieraren arazoa konpontzeko premia zegoela, eta arazo hori bizkortu egin dela, duela ia urtebete bizitzen ari garen osasun-krisiarekin. Erantzuna kezkatzekoa izan zen. EAGen erabilgarritasunari buruzko azterketa egingo da, eta bideragarritasunari buruz erabakiko da.
Horrek guztiak erakusten du Osakidetzak ez duela plan bat IUPetarako eta, zehazki, Deustuko IUPrako, eta, gainera, murrizketa-kolpez baino ez duela funtzionatzen. Horren aurrean, ELAk, SATSEk, LABek, CCOOk, UGTk eta ESK-k iragarri dute geratzen den bide bakarra mobilizazioa dela. Beraz, sindikatu horiek greba eguna deitu dute Deustuko Etengabeko Arreta Gunean, 2021eko martxoaren 18an.