Bilboko TAO zerbitzuko langileek hilabete daramate greba mugagabean

Kaleratutako zazpi lankideak lanera bueltatu daitezen exijitzeko greba mugagabea hasi zuten urtarrilaren 2an Bilboko TAO zerbitzuko langileek. Langileen Batzordeko ordezkariek azpimarratzen dutenez, "uneoro adierazi dugun bezala, kaleratze hauek ez dute arrazoi diziplinariorik. Bilboko TAOn benetan gertatzen ari denaren arreta desbideratzea bilatu nahi dute enpresaren zuzendaritzak eta Bilboko Udalak. Lan baldintza berriak inposatu nahian dabilen enpresa baten xantaia estrategia da".

Langileen Batzordearen esanetan Bilboko Udala da TAO-OTA zerbitzuaren kudeaketa lotsagarriaren arduradun nagusia da. Izan ere, “on line” sistema berriaren akatsen ondorioz, Eysa-Cycasa enpresari 120.000 eurotako zigorra ezarri zion. Orain, enpresaren zuzendaritzak zigorra zazpi lankideen kaleratzetan bihurtu du. Lan baldintza berriak inposatu nahian dabilen enpresa baten xantaia estrategia da.

"Ez gaitezen nahasi: Udalak TAO sistema berria exijitzen du; Udalak enpresa presionatzen du; enpresak hitzarmenaren mahai negoziaketan bere lan baldintza berriak ezartze aldera presionatzen du; langileon ordezkariok ez dugu onartzen gure eskubideen zapalkuntzarik; enpresak aldebakarrez inposatzen ditu lan baldintza berriak. Hori da errealitatea".