Bilboko udal suhiltzaileak
Greba (uztailak 1, 6, 7 eta 8) eta mobilizazioak Udalaren kudeaketa txarra salatzeko

Hona hemen ELA, LAB eta CCOO sindikatuek aurkeztu duten agiri bateratua:
“2022ko urtarrilean, Udal Anbulantzia erretiratzeak eta Osakidetzaren sarearekin zegoen koordinazio ezak osasun lanak egin behar izatea ekarri digu, maiz iristeko 40 minutu behar izan dituen anbulantzia baten zain. Ez gara sanitarioak. Bilbon osasun langile gehiago eta anbulantzia gehiago behar dira.
Miribillako parkearen hutsuneak. 2012an inauguratu zenetik, parke horren mugak eta egokitzapen falta pairatzen ari gara eta ez dago horiek konpontzeko benetako borondaterik. Deustuko parkea: Orain arte egin dugun presioari esker proiektu bat eztabaidatzen ari dira, baina alkateak oraindik ez du legealdi honetan eraikitzeko konpromisorik hartu.
Barne araudia. Urte asko daramatzagu gure lanaren egunerokotasuna arautzen duten baldintzak argi izan gabe; hala, Zuzendaritzak, Giza Baliabideekin batera, unean uneko irizpide finkorik gabe, bat-bateko erabakiak hartzen ditu sarri. Horri buruzko zirriborro bat dagoela dirudi, baina ez dugu haren edukia ezagutzen.
Hori guztia, neurri handi batean, Suhiltzaileen saila ahultzen utzi duen bi hamarkadetako kudeaketa kaxkarrak eragin du: zuzendariorderik ez duen Udaleko sail bakarra gara, hilabeteak daramatzagu horrela; Zerbitzu honek urteak daramatza norabiderik gabe Plan Zuzentzailerik ez dagoelako: duela gutxi inoiz erabili gabeko 120.000 euroko makina bat bota behar izan da, baita ia inoiz erabili gabeko beste 500.000 euro inguruko balioa duten 2 ibilgailuk, eta abar luze bat.
Naiz eta horrela agindua egon, zinegotziak eta Giza Baliabideen zuzendariak agindutako lanpostuak ez dira baloratuko (azken balorazioa duela 25 urte egin bazen ere). Bitarte horretan, gure lanbidea asko teknifikatu den arren. Sarritan, anbulantzia eta sanitarioen urritasunagatik aipatu dugun osasun- funtzioak ere egin behar izaten ditugun arren.
Etengabeko eta Kalitatezko Prestakuntza. 2022aren amaieran kalitatezko Autolitikoen (Suizidioak) ikastaro bat jasotzeko mobilizatu behar izan ginen; nahiz eta 2022rako programatuta eta egutegian sartuta zegoena, azken unean bertan behera geratu zena. Horrela bata bestearen atzetik. Prestakuntzak berebiziko garrantzia du gure taldearentzat baina Giza Baliabideak ez du halakorik aurreikusten Arloko aurrekontuetan. Gainera, Arkautirekin harremanak zailak dira, horrek eragiten dituen arazoekin.
Gaur egungo gatazka egoera areagotu egin da azken hilabeteetan, Udaleko beste langile batzuek ere pairatzen duten moduan. Hori dela eta, Bilboko suhiltzaileok garrantzi handiagoko neurriak hartu behar ditugu eta herritarrei jakinarazi nahi dizkiegu. Ez genituzke hartu nahi, baina beharrezkoak eta zilegi direla zintzoki uste dugu.
Ondoren ekainaren 22ko batzarrean onartutako neurriak zehazten ditugu, Udalak datozen egunetarako aurreikusitako segurtasun dispositiboari eragingo diote, zalantzarik gabe. Baita gertaera horietatik kanpo gerta daitezkeen larrialdietarako ere. Honako hauek dira:
- Uztailaren 1ean (Frantziako Tourreko etapa) eta uztailaren 6, 7 eta 8an (BBK Live Jaialdia) grebarako deia egitea.
- Gure aldarrikapenak eta haserrea Bilboko kaleetara eramatea, Frantziako Tourraren etapa eta BBK Live jaialdia barne.
Gerta daitekeen edozein gorabeheraren aurrean egin ohi den ez bezala, Zerbitzuak ez indartzeko asmoa. Urteak daramatzagu EZ esaten aparteko orduei. Horretarako, badago Lan Poltsan trebatutako langilerik. Une jakin batzuetan, beste modu batera egin ezin izateagatik behar izan denean, aparteko orduen kontura indartu behar izan dugu, Udalak ez digulako astialdian ordaintzen. Orain, eta protesta neurri bezala, ez dugu zerbitzuaren errefortzuetan parte hartuko”.