RADISSON HOTELA (BILBO)

Greba uztailaren 11, 12 eta 13an hitzarmen propioaren alde

2024/07/08
Bizkaiko Ostalaritzaren Hitzarmena izoztuta izaki, Bilboko Radisson hoteleko langile batzordeak (ELAk du ordezkaritza) erabaki du hitzarmen propioa negoziatzea. Izan ere, bertako 65 langileek baldintzak izoztuta dituzte 2020. urteaz geroztik.

Hainbat bilera egin dira zuzendaritzarekin, eta urratsik egin ez direnez, langileek greba deitzea erabaki dute uztailaren 11, 12 eta 13an. Helburua da atzerapenak jasotzea, jardunaldia murriztea, etxeetako zerbitzarientzako ratioak ezartzea eta gaueko txandentzat plusak adostea.