Guggenheim Museoak egungo abagunea baliatu nahi du lanpostuak ezabatzeko

2020/12/02
Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaritzak sei langile kendu nahi ditu audiogiden sailetik, zerbitzuaren lehiaketa publikorako oinarriak langilerik eta haien subrogazio eskubiderik gabe argitaratuz. Museoak eskaintzen duen zerbitzuaren aldia sei hilabetekoa baino ez da, zerbitzua normalean bi urterako eskaintzen denean; izan ere, epe luzerako helburua audiogiden zerbitzuarekin jarraitzea da, eta ez gaur egungo sistemarekin; museoko erabiltzaileek beren gailuetan jaitsi behar duten “APP” batean oinarritutako sisteman hain zuzen.

Agerikoa da museoko zuzendaritzak egungo abagunea baliatu nahi duela lanpostu horiek ezabatzeko. Egoera irauli asmoz langileek mobilizazio ezberdinak ari dira antolatzen.