Greba eskubidea urratzen ari direla salatu dute Bilboko Guggenheim museoko garbitzaileek

20 urte baino gehiago garbiketa zerbitzua eskaini ondoren, langileen prekaritate egoera publiko egitea eta lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzea erabaki dute. Izan ere, egungo soldatekin nekez iristen dira hilaren bukaerara -900 euro jasotzen dituzte-, eta kontratazioaren partzialtasunak eta lan-karga onartezinek nabarmen okertzen dituzte lan-baldintzak. Zuzendaritzak, ordea, arrakala dagoela ukatzen jarraitzen du, eta ez du inolako konponbiderik proposatu.
Gainera, ELAk gogorarazi du langileen greba eskubidea urratzen ari dela Ferrovial Servicios zerbitzu horren esleipendun. Alde batetik, greban dauden langileei dagozkien barrualdeko eremuak garbitzen dituelako. Eta, bestetik, Guggenheim Museoa, Bilboko Udalarekin batera, greban dauden langileei dagozkien kanpoko lanak egiteko udalaren makineria erabiltzen ari da. Hori dela eta, sindikatuak salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan.