H&M-ko eta Novaltiako grebalariak elkarretaratu dira Bilbon Primark dendaren irekiaren egunean

H&M-ko langileak greban daude maiatzaren 3tik kaleratzeen aurka. Novaltiako grebalariek 600 egun baino gehiago daramatzate greban soldata duinak eskatzen. Bi kolektiboakbat egin dute Bilbon Primark dendaren irekiaren unean.
ELAk salatu du Primark makrodenda berriaren irekierak are argiago uzten du merkataritzako langileen lan baldintzen prekarizazio prozesua. Enplegu duinak, lanaldi osokoak eta hitzarmen sektoriala errespetatzen dutenak desagertzen ari dira guztiz, eta haien ordez areagotzen ari dira “zabor-enpleguak”, Primark bezalako enpresek erabiltzen dituztenak, zeinetan langileei hitzarmen sektorialetik behera dauden lan baldintzak eta lanaldi txikiak inposatzen zaizkien.