Hiru greba egun gehiago Metro Bilbaon, zuzendaritza langileen baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetzearen aurka dagoelako

2022/07/06
Ezarritako gutxieneko zerbitzuez gain, Metro Bilbaoko langileek erabateko jarraipena egin diote greba-egunei.

ELA pozik agertu da langileek aurreko greba-egunetan emandako erantzunarekin. Enpresak bere jarrerari eusten badio, hurrengo hilabeteetan grebak egitea aurreikusten du.

Metro Bilbaoko zuzendaritzak, ordea, ez du jarrera aldatu. Ez du bermatzen
Langileen erosteko ahalmena, negoziazioa luzatuz eta urte askoan enkistatu den gatazkaren errealitatea desitxuratuz. Hobekuntzak eskatzen ditugu gizarteko eta antolakuntzako hainbat alderditan, bai eta langileen erosteko ahalmenari eutsiko dioten soldata-igoerak bermatzea ere.

Metro Bilbaoko langileek greba egingo dute uztailaren 7, 8 eta 9an, 19:00etatik 21:00etara, bizi duten egoera azaleratu eta ELA, UGT eta CIM sindikatuek eskatu dituzten hobekuntzak egiteko beharra nabarmentzeko.