Iberdrolako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute hitzarmen kolektiboaren aurreakordioaren aurka

2020/12/14
Asteburuan, Iberdrolako langileek mobilizazioak egin zituzten berriro Bilbon, Iberdrolako zuzendaritzak CCOO, USO, SIE eta ATYPE sindikatuekin duen aurreakordioa gaitzesteko. Akordioa oso txarra da langileentzat; murrizketaz eta diskriminazioz beteta dago kontratazio berrietarako.

Iberdrolak 3.400 milioi euroko irabaziak izan ditu, eta IBEX 35etik errentagarritasun handiena duen enpresa da. Ezin da inola ere justifikatu zuzendaritzari opari hori hitzarmen gisa eskaintzea. Iberdrolak kontratazio berriak prekarizatu eta langileen eskubideak zigortu nahi ditu. Adibidez, 15.300 euro gordineko soldatak ezarri nahi dizkiete kontratazio berriei, justu Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren gainetik, Iberdrolako presidenteak 648 aldiz gehiago kobratzen duen bitartean. Lotsagarria da.

Hori dela eta, Iberdrolako langileek mobilizatzen jarraitzen dute. ELAk aurreakordioari atzera egiteko eskatu die sindikatu sinatzaileei. Azken manifestazioek agerian uzten dute Iberdrolako langileen erabateko gaitzespena Hego Euskal Herrian. ELAk mobilizatzen jarraitzera, gaitzespena adieraztera eta Iberdrolak sortzen duen aberastasuna justuki banatuko duen hitzarmen kolektibo duin bat defendatzera animatu ditu langileak. Zuzendaritzak ezarri nahi duen prekarietateari aurre egin behar zaio.