BILBOKO GURUTZE GORRIA

Lanaldi murrizketa eta erosahalmenaren berreskuratzea eskatzeko elkarretaratzea

2024/03/14
Osakidetzarentzak azpikontratatuta ditu 100 langile inguru, euren jardueraren %90 osasun publikora bideratuta dago. Elkarretaratzearekin salatu dute ospitaleko zuzendaritzak ez duela hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik.

Bilboko Osakidetzaren bulegoen aurrean (Kale Nagusia, 62) elkartu dira Bilboko Gurutze Gorriko ospitaleko langileak, erosteko ahalmena berreskuratzea eta 1.592 orduko lanaldia ezartzea eskatzeko.Era berean, etorkizuneko birmoldaketek eragindako murrizketen mehatxuen aurrean, lan egonkortasuna ere eskatzen dute.

Zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioa urte amaierara arte atzeratu nahi du, eta iragarri du balizko aldi baterako lan erregulazio bat egin nahi duela ebakuntza gelak eraikitzeko obrak direla eta. Horrek ziurgabetasuna eta ondoeza sortu du langileen artean. Horregatik erabaki dute mobilizatzea. Gurutze Gorriak langileen aldarrikapenei erantzungor jarraitzen badu, ez da baztertzen mobilizazio gehiagori bide ematea. Zentroko langileek erantzun azkar eta eraginkorra espero dute, prekarietatearekin amaitzeko eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.