Lanera itzuli aurretik positibo eman dutenei bigarren testa egitea eskatzen dute Bilboko suhiltzaileek

2020/04/13
ELAk Bilboko Udalean duen atal sindikalak Covid-19 birusaz positibo eman duten suhiltzaileei lanera itzuli aurretik bigarren testa egitea eskatzen du. ELAk salatzen duenez, positibo eman duten suhiltzaileek alta jasotzen dutenean bigarren testa egin gabe itzuli behar izaten dute lanera.

Hori dela eta, eta kutsaduraren hedapena saihesteko, ELAk honakoa eskatzen du: positibo eman zuten langileei jarraipena egitea, bigarren test bat egitea eta, berriro positibo emanez gero, berrogeialdian mantentzen jarraitzea beste hamabost egunez. Suhiltzaile batzuk lanean ari dira egunotan zein egoeratan dauden jakin gabe, gainerako langileak arriskuan jarriz.