METRO BILBAO

Langileen aurkako beste eraso bat gertatu da

2023/05/22
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak langileen aurkako beste eraso bat salatu du. Erasoa maiatzaren 20ko gauean gertatu zen, Abandoko geltokian (Bilbo). Bost pertsona zauritu ziren, horietako batzuk larri. Batzordearen esanetan, langileen aurkako irainak, mehatxuak eta erasoak etengabekoak dira, eta egiturazko arazoa bihurtu dira. Gauzak horrela, berehalako neurriak eskatu dizkiote zuzendaritzari. Kezkatuta agertu dira erasoak bikoiztu direlako; izan ere, halako portaera agertzen duten erabiltzaileak gutxiengoa diren arren, langileen segurtasuna baldintzatzen dute. “Argi dago gizartean haserrea handitu dela, metroan islatzen da frustrazio hori, baina irainak, mehatxuak eta erasoak ez dira inoiz onargarriak”, kexu dira.

Horregatik, laguntza eskatu diete herritarrei, eta erabiltzaile gehienen portaera ona azpimarratu dute. “Ezin dugu onartu gutxiengo baten jarduerek gainerakoen portaera egokia lausotzea. Metro Bilbaoko langileak laguntzeko eta arreta profesionala emateko daude, 25 urtez baino gehiagoz erakutsi duten bezala”, diote.