Lanuztearen jarraipen masiboa Bilboko Udalean

2018/02/28
Bilboko Udaleko langileek era masiboan babestu dute ELA eta LABek deituriko EAEko udaletxe eta foru aldundietarako lanuzte sektoriala.

Zerbitzu minimoak kentzen baditugu (Udaltzaingoa, Suhiltzaileak, eta eguraldia dela eta lan egin behar izan duten hainbat kolektibo), udal funtzionarioen eta enpresa publikoetako langileen %85 inguruk bat egin dute lanuztearekin.

Udaleko eskaileratan egindako kontzentrazio jendetsua, 450 langiletik gora, honen adierazgarri da.

Mobilizazio honek are gehiago sendotzen gaitu, elkarrizketaren bidean, aurkezturiko plataforma negoziatzen hasteko. Enplegua egonkortzea eta erosahalmena berreskuratzea. Hauek dira negoziazioko ildo nagusiak.

Orain, udalari dei egiten diogu, negoziatzen hasi dadila, azken urteetan egin izan dugun giroan. Zerbitzu publikoen alde. Enplegu egonkorraren alde. Negoziazio kolektiborako eskubidearen alde.