Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak langile baten aurkako beste eraso bat salatu du

2021/10/12
Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak beste eraso bat salatu du, oraingo honetan, urriaren 10ean Santutxuko geltokiko ikuskatzaile baten aurka. Erasoa salatzeko kontzentrazioa deitu dute urriaren 19an, 11:00etan, Santutxuko metro geltokian, Zabalbideko irteeran.

ELAk horrelako jarduerak errefusatu ditu, eta Metro Bilbaori eskatu dio behingoz neurri eraginkorrak har ditzala langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko, horrelako gertaerak saihesteko. Sindikatuak gogorarazi du eraso fisikoak eta ahozkoak etengabeak direla eta eragin handia dutela langileen osasunean.