Metro Bilbaoko langileek lanuzteak egingo dituzte aste honetan

Metro Bilbaoko langileak bihar, uztailaren 13an (asteazkena) eta uztailaren 15ean (ostirala) lanuzteak egingo dituzte berriro, 6: 30-9:30 eta 18:30 eta 21:30 artean, ELA, UGT eta CIM sindikatuek deituta.
Zuzendaritzak ez du jarrera aldatu. Langileen erosahalmena bermatu gabe jarraitzen du, negoziazioa luzatuz eta urte askoan korapilatutako gatazkaren errealitatea desitxuratuz. Sindikatuek eskatzen dute hainbat alderdi sozial eta antolakuntzakoak hobetzea, baita langileen erosahalmenari eutsiko dioten soldata igoerak bermatzea ere.
Horregatik mobilizatuko dira berriro, aurreko deialdietan bezala, nabarmen nabaritu baitzen metroko zerbitzuetan, deialdiek arrakasta izan zutelako.