Metro Bilbaoko lanuzteak jarraipen zabala izan du, gutxieneko zerbitzuak gorabehera

Metro Bilbaoko langileek hiru orduko beste lanuzte bat egin dute. Jarraipena zabala izan da eta eragin nabarmena izan du zerbitzuan. ELA pozik agertu da langileen erantzunarekin. Metro Bilbaoko zuzendaritzak, ordea, ez du jarrera aldatu: langileen erosteko ahalmena eta langileen lan-baldintzak bermatu gabe jarraitzen du. Horregatik, ELAk mobilizazioei eutsiko die. Gauzak horrela, langileek beste lanuzte bat egingo dute gaur, uztailak 13, 18:30etik 21:30era; datorren astean lanuzteak mantenduko dira uztailaren 19an eta 21ean 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era. Bihar, uztailak 14, beste bilera bat egingo da hitzarmen kolektiboa negoziatzen jarraitzeko.