Mobilizazioa Bilboko Udalean behin-behineko langileen eskubideen alde

2017/12/12
ELA eta LAB sindikatuek deituta mobilizazioa egin da gaur Bilboko Udalaren aurrean, ‘Interinoak errespetatu. Negoziazioa!’ leloarekin. Deitzaileek aldarrikatu dutenez, ezinbestekoa da behin-behineko langileen eskubideak aitortzea eta errespetatzea Enplegu Publikorako Eskaintzaren irizpideak zehaztean.

Hau da gai honen inguruan ELAk eta LABek irakurri duten agiri bateratua.

Bilboko ELA eta LAB sindikatuok EPEn negoziazioarekin zerikusirik duen guztiarekin zera hau adierazi nahi dugu:

  • Deialdi guztietan orokorki eragina izango duten aspektuetan irizpide globalak aplikatzea galdegitzen dugu, deitutako kategoria desberdinen artean diskriminaziorik ez egoteko.
  • Deialdi bakoitzaren oinarriak langileon ordezkaritzarekin negoziatzea galdegitzen dugu.
  • Deialdien (oposaketak) egutegiak ELA eta LAB sindikatuek Negoziazio Mahaian behin baino gehiagotan aipatutako irizpideak, interinitatearen kopurua, barne promozioak ematen dituen aukerak, azken oposaketaren data, lan poltsen egoera, besteak beste, kontutan hartzea galdegitzen dugu.
  • Giza Baliabide sailaren jarrera negoziatzailean aldaketa galdegitzen dugu helburu bakarrarekin: enpleguaren egonkortasuna.
  • Gora behera guzti hauek negoziatzean, oposaketak egin barik pasatu den denbora luzea kontutan hartzea ere galdegitzen dugu, langile interinoek inolako errua izan dutelako. Egoera hau oposaketak ez egiteko aurreko kudeatzaileek hartu zuten erabakian datza. Honetaz gain, kontutan hartu behar da Espainiar Estatuak, aurten EAJren oniritziarekin, inposatzen dituen birjartze tasak, guztiz ez nahikoak direla Bilboko Udalean daukagun akordioa, gehienez %6aren interinitate tasa, betetzeko.

Honengatik guztiarengatik, EPEn irizpide orokorrak zein deialdi bakoitzaren irizpideak ezartzen direnean, zentzuz eta interinoekiko sentsibilitateaz aritzea eskatzen dugu.