Mobilizazioak Metro Bilbaon, lan baldintzak okertu direla salatzeko

Gogorarazi dute duela gutxi Euskotrenen eta Bizkaibuseko emakidadunen batean akordioa lortu dela. “Akordio horiek arazoak konpondu dituzte, baina Metro Bilbaoko zuzendaritzak ez du halako akordiorik sinatu nahi”, kexu dira.
Langileek hamarkada bat daramate erosteko ahalmena galtzen eta beren lan baldintzak murrizten. Besteak beste, Metro Bilbaok elementu erregresiboak ezarri nahi dizkie behin-behineko langileei; ez du koefiziente murriztailearen galera konpentsatu nahi, plantillaren zati bat beranduago erretiratzera behartuz; lan egutegiak malguak dira eta langileei azken momentuan jakinarazten zaie zeintzuk izango diren euren lan txandak, kontziliazioaren kaltetan; langileei funtzioak berriak inposatu dizkiete, alde bakarrez; eta bezeroarentzako arreta okertu dute -gero eta ikuskatzaile gutxiago dago erabiltzaileak laguntzeko-, beti ere, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kaltetan.