Ostalaritzako Lan Hitzarmenaren aldeko manifestazioa

ELA eta LABek manifestazioa deitu dute gaur Bilbon Euskal Autonomi Erkidegoko Ostalaritzako I. Akordio Markoa babesteko. Izan ere, UGT eta CCOO sindikatuek akordioa inpugnatu dute. CCOO eta UGT-k euskal ostalaritzako langileen soldata %50 arte jaitsiarazi nahi dute. Gaur hasi da epaiketa Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian. Akordio horren sinatzaile diren ELA eta LABek ordezkaritzaren %77,48a dute.
Espainiako bi sindikatuen asmoa argia da, ordezkaritza sindikala monopolizatu nahi dute, bost axola die langile hauen lan-baldintzak. Lan-baldintzen okertzea enpresarien eskutik etorri beharrean sindikatu horien eskutik etortzea eskandaluzkoa da.