Tubacex, Petronor, UTE Bilboko Argiak, PCB, Novaltia eta H&M enpresetako enpleguaren aldeko manifestazioa

2021/05/28
Borrokan ari diren hainbat enpresatako langileek –Tubacex, Petronor, UTE Bilboko Argiak, PCB, Novaltia eta H&M– manifestazioa egin dute Bilbon, prekarietatearen aurka eta lan-baldintza duinen alde. Lan-gatazka ezberdinak dira, bakoitza bere berezitasunarekin, baina badute elementu komun bat: lan-eskubideen defentsa multinazional handien aurrean, pandemiaren ondoriozko egoera ahalik eta etekin gehien ateratzeko erabiltzen baitute. Egoera hori posible da egungo lan-legediaren ondorioz, Zapateroren eta Rajoyren lan-erreformak indarrean baitaude.

Industria eta Eraikuntza federazioko arduradun Mikel Etxebarriak azpimarratu du enpresa horiek langile klaseari babesa emateari eta lan erreformak indargabetzeari uko egiten dion klase politikoaren laguntza dutela. "Gainera, ez dezagun ahaztu negozioa pertsonen aurretik jartzen duten politikak sustatzen direla, eta ez dutela enpleguen kalitatea gizarte osasuntsua ehuntzen duen sarearen parte gisa baloratzen. Guk langileen borroka eta klase-duintasuna ditugu tresna gisa. Bide bakarra dago justifikatu gabeko kaleratzeei aurre egiteko, langileen borroka, eta hori bidezkoa denean elkartasuna sortzen du".