ARTXANDAKO TUNELAK
Tunelak apirilaren 28tik 30era itxiko dira, Transbisak eta Interbiakek ez dutelako nahi hitzarmen kolektiboa adostea

Artxandako tuneletako langileek asteak daramatzate mobilizatzen, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Enpresak ez du eskaintzarik egin hitzarmena berritzeko, eta, gainera, lan-baldintzen funtsezko aldaketak aurkeztu ditu hainbat taldetan. Hori dela eta, apirilaren 28tik 30era tunelak itxita egongo dira, Transbisak eta Interbiakek ez dutelako nahi hitzarmen kolektiboa adostea. Lanuzteez gain, langileak Bilbon manifestazioa egin dute.
Testuinguru horretan, ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari (Interbiak) eta zerbitzua ustiatzen duen enpresari (Transbisa) eskatu die plantillaren aldarrikapenei heltzeko eta lan-baldintzak aldatzeko eta lanpostuak amortizatzeko politika bertan behera uzteko.
Bestalde, ELAk demanda judiziala aurkeztu du greba eskubidea urratzeagatik. Azken greba deialdian, apirilaren 15ean eta 16an, enpresako zuzendaritzak ordeztu egin zituen greban zeuden langileen eginkizunak, eta beste kolektibo batzuei ere hala egiteko agindu zien.