LANALDEN
Udaltzaingoaren telefonogunea kudeatzen duten langileek lan-baldintzak hobetzearen aldeko kontzentrazioa egin dute

LANALDEN enpresako langileek –Bilboko Udalak udaltzaingoaren telefonogunea kudeatzeko azpikontratatua–, telefonogunearen berezko funtzioak betetzeaz gain, estatuko Contact Center hitzarmenetik askoz harago doazen funtzioak ere betetzen dituzte, hala nola: Udaltzaingoari buruzko informazio ofiziala, bajen izapidetzea eta funtzionarioen lizentziak eta espediente eta herritarren errekerimenduak irekitzea.
Horregatik guztiagatik, bizitza eta lan-egoera duinak bermatuko dituzten hobekuntzak negoziatzea eskatzen dute langileek; izan ere, gaur egun, 5 pertsonaren artean urteko 365 eguneko zerbitzua ematen dute 24 orduz, eta horrek, besteak beste, oporrik ez izatea dakar.
ELAk langile hauen egoera prekarioa salatu du eta langileen erabakia babestu du, telemarketin sektorean lan prekarietatearen aurka borrokatzeko.