HOTEL OCCIDENTAL BILBAO

Zortzi eguneko grebaren ondoren, langileek akordioa lortu dute

2023/07/27
Hiru urteko negoziazioaren eta zortzi eguneko grebaren ondoren, ELAk akordioa lortu du Hotel Occidental Bilbaon, langileen lan baldintzak hobetzeko. Uztailaren 24an aurreakordio bat sinatu zuten enpresak eta langileek lan baldintzak eguneratzeko.

Aurreakordioan itundutakoarekin, hitzarmenak 2020-2025eko indarraldia izango du, eta hobekuntza hauek aurreikusten ditu:

 

- Ultraaktibitate mugagabea.

- ELAren inaplikazio klausula.

- Soldata igoerak:

  • 2022: KPI
  • 2023: KPI +0,3
  • 2024: KPI + 0,25
  • 2025: KPI +0,25

- Lanaldia murriztea: 2025rako 1730 orduko lanaldia urtean.

- Lizentzietan hobekuntzak.

- Kontziliazioan hobekuntzak

- Plantilla minimoa adostearen konpromisoa.

- Eskubide sindikaletan hobekuntzak.

Hitzarmena irailean sinatuko da formalki.