Zuzendaritzaren kudeaketa txarra salatzeko lanuzteak egingo dira Artxandako funikularrean

Artxandako Funikularreko lantaldeak otsailaren 15erako bi orduko lanuztea deitu du zuzendaritzaren jarrera salatzeko. Enpresaren azken erabakia izan da jarduketa-protokoloak ezartzea langileen ordezkaritza kontutan izan gabe. Protokolo horrek orain arteko funtzioak aldarazten ditu eta orain arte erabiltzaileei eskaintzen zitzaien zerbitzuaren kaltetan doa, gidariak denbora guztian bagoian egotera derrigortzen baititu.
Gainera, protokolo horrek edozein istripu gertatuz gero erantzukizuna langileei leporatzen die, baina ez du mekanismo teknikorik jartzen gertakari horiek ekiditeko. Egoera honetara iritsi aurretik alderdi sozialak hainbat neurri tekniko proposatu du istripuak saihesteko, baina zuzendaritzak ez du erantzunik eman.
2021ean hainbat gertakari izan den arren, Artxandako Funikularreko langileen borondate eta inplikazioari esker arazoen jatorrian zeuden akatsak ezagutu ahal izan dira.
ELAk hori guztia medio urtarrilaren 27rako greba deitu zuen. Haatik, Funikularreko zuzendariak negoziatzeko astia eskatu zuenez, langileen ordezkariek deialdia otsailaren 15era arte atzeratu zuen. Alabaina, bitarte horretan enpresak ez die langileei inolako proposamenik egin. Honi langileekiko errespetu falta deritzogu.
Artxandako Funikularreko langileok asper-asper eginda gaude zuzendaritzaren jarrerarekin; Bilboko Udaleko mugikortasun eta iraunkortasun zinegotziari galdegiten diogu esku har dezan, egoera honi irtenbide bat emate aldera. Zuzendaritzak aspaldian ez du langileen ordezkariekin negoziatu, eta funikularraren lerratze zital honek arduradun politiko argiak ditu.
Lanuztea: 13:30-15:30
Elkarretaratzeak:
13:30-14:15 Funikularreko plaza
14:30-15:30 Udaletxeko plaza