OSAKIDETZA
ELAk bat egingo du osasun sistema publikoa defendatzeko deitutako manifestazioekin
2026/04/16 Gizalan Osakidetza / Osasunbidea
Osasun publikoaren aldeko herri plataformek dei egin dute larunbatean, apirilaren 18an, Bilbon, Gasteizen eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera.
Helburua da osasun publikoak murrizketen eta pribatizazioen ondorioz bizi duen egoera kritikoa salatzea. Itxaron-zerrenda luzeak, % 40tik gorako behin-behinekotasun-tasa eta arreta-denbora nahikorik gabeko Lehen Mailako Arreta saturatua dituztela ohartarazi dute. Horregatik guztiagatik, % 100 publikoa den osasun publikoa aldarrikatu dute, inbertsio handiagoa izango duena.
Mobilizazioak Bilbon izango dira, 12:00etan Jesusen Bihotzetik; Gasteizen, 12:00etan Bilbo Plazatik; eta Donostian, 17:00etan, Bulebarretik.