etxebizitza eskubidea

ELAk etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzeko deia egin du

2026/09/29
ELAk etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzeko deia egin du
Azken urteetako eta, batez ere, azken egunetako mobilizazio sozialak posizioak mugitzera behartu ditu alderdi politikoak eta duela gutxi mahai gainean ez zeuden neurriak sartzea lortu du. Hala ere, dekretuek oraindik ez diote aurre egin egiturarazko etxebizitza-krisiari.

ELAk aurretik eskatu duen moduan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari exijitzen diegu beren eskumenak erabil ditzatela eta neurri zehatzak aplika ditzatela etxebizitza-krisiari eta espekulazioari aurre egiteko.

Horregatik guztiagatik, ELAk gaur arratsaldean mobilizatzeko deia egin dio militantzia guztiari.