DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN
ELAk parte hartuko du zaintzaren inguruko jardunaldietan
2026/05/08 Genero politika
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Bilboko Unamuno institutuan. “Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioaren bidean, Euskal Herria eraldatzen” izenburupean, orain arteko bideaz eta aurrera begirako erronkez arituko dira bertan. Dinamikaren hurrengo inflexio puntua izango da, Herri Akordioan biltzen diren Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanakok antolatutakoa.