MOVILIZACIÓN EN BILBO: `GERRARI EZ´

Euskal Herria lurralde baketsu eta desmilitarizatua izatea eskatu dute

2026/05/28 Bilbo
Euskal Herria lurralde baketsu eta desmilitarizatua izatea eskatu dute
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, beste hainbat eragilerekin batera, ardura desberdinak dauzkaten alderdiei dinamika belizista gelditzeko neurriak har ditzaten eskatu diete, Bilbon. Datorren 29an, Gasteizen, eta ekainaren 1ean, Iruñean, aldarrikapen berberak jarriko dituzte mahai gainean.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, beste hainbat eragilerekin batera, giza katea egin dute, Bilbon, `Gerrari Ez, Bizitza Duinak Denontzat´ lelopean. Su Txikien Itsasoaren dinamikaren baitan, Bizikidetza Plazatik abiatu dira eta Arriagaraino joan dira hiriburuko zubi desberdinak zeharkatuta, “zubirik zubi gerraren kontra”. Euskal Herria lurralde baketsu eta desmilitarizatua izatea, EAEko eta Nafarroako parlamentuan neutraltasun estatutuak aprobatzea, gerrarekin negoziorik ez egitea, eta aitzitik, diru publikoarekin langile klasea erdigunean jarriko duen trantsizio ekosoziala bultzatzea aldarrikatu dute. Izan ere, baliabide publikoak bizitza duinak eta eskubide sozialak bermatzeko bideratu behar direla defendatu dute.

Datozen egunetan mobilizazioak egongo dira Gasteiz eta iruñean aldarrikapen berberak erdigunean jartzeko. 

Irakurri hemen manifestua

Kontsultatu atxikimenduen zerrenda