ITASUA-ITV

Salatutako langileari babesa adierazteko kontzentrazioa, azaroaren 9an

2026/11/09 Industria eta Eraikuntza
Salatutako langileari babesa adierazteko kontzentrazioa, azaroaren 9an
Kontzentrazioa 10:00etan izango da, Eibarreko epaitegi aurrean. Azaroaren 9an zazpi langiletako baten epaiketa eguna izango da. Gauzak horrela, langileek kontzentraziorako deia zabaldu dute lankideari babesa adierazteko. Itasua-ITVko langileek hitzarmen duin baten alde eta eskubideen defentsan lanean jarraituko dute.