ITASUA ITV

Zarauzko herritarrek babesa adierazi die grebalariei

2026/10/02 Industria eta Eraikuntza
Zarauzko herritarrek babesa adierazi die grebalariei
Lan baldintzak hobetzeko borrokan 83 greba egun bete dituzte.

Negoziaziorako borondatea aldarrikatu dute ITASUAko grebalariek Zarauzko kaleetan zehar. Manifestazio jendetsua izan da eta langileek eskertu dute herritarren babesa. 

Gogorazi dute ere, negoziazioa duela denbora luze hasi zela, baina zoritxarrez, aurrerapausorik ez dela eman eta gatazka ekidin ezina izan dela. Eskaerak ez dira neurrigabeak; sektore berean, lan bera egiten duten langileen arteko berdintasuna da helburu nagusia.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa derrigorrez pasa beharreko froga izanik, zerbitzuak etekin handiak sortzen ditu. Azken 5 urteetan jabeek 10 milioi euro inguru izan dituzte etekinetan. Langileek beraien esfortzuari esker ere lortutako aberastasun horren zati jasotzeko eskubidea emango dien hitzarmena nahi dute.