Kotxe karabana eta elkarretaratzea hoteletako langileen lan baldintzen alde

  • Noiz 2017/12/07 12:00 - 12:30"
  • Non Boulevard
Ostegunean, abenduak 7an, Gipuzkoako hoteletako langileok mobilizazio berriak egingo ditugu: Kotxe karabana, 10:00tatik aurrera Donostiako hoteletan zehar eta kontzentrazioa, eguerdiko 12:00etan, boulevardean.

Gipuzkoako ostatuen hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dago, patronalak eginiko proposamenak ez direlako nahikoak akordio batera iristeko. Patronalaren eskaintza ez da akordioa lortzeko minimoetara irizten eta sindikatuek aurkeztutako plataformako eskakizun asko ez ditu aipatu ere egiten.

Negoziazioa gehienbat bi puntu konkretuetan zentratuta dago:

  1. Soldata igoera: Sektoreak azken urteetan izan dituen gorakada eta irabaziak ikusirik, langileoi pareko soldata igoera bat dagokigula uste dugu.

  2. Externalizazioa: Hoteletan , zerbitzuen externalizazioa, prekarietateari zuzenki lotuta dago. Gipuzkoan geroz eta hotel gehiagok egiten dute jardun honen aldeko apustua, eta etorkizunean gehiago izango direla argi daukagu.

Egoera honen aurrean, hoteletako langileok ezin gara geldirik geratu eta gure lan baldintzen alde borrokatu behar dugu. Ez dugu Lan baldintzetan berme minimo batzuk ematen ez dizkigun hitzarmenik onartuko. Hitzarmen duin bat lortzeko eta hoteletan kalitatezko lana bermatzeko borrokatuko dugu.