145 egun greban daramatzate Donostiako Tabakalerako liburutegiko langileek

Donostiako Udalaren jarrerarekin agertu da bereziki haserre. “ELA bileretan izatea galarazi digute, eta hori onartezina da”, azpimarratu du. Kultura alorrean lanean ari diren langileekiko begirunea aldarrikatu Lakuntzak. “Ekitaldi handietara begira daude. Ez zaie axola langileak prekarietatean murgilduta egotea, soldata eskasekin bizi behar izatea”.
Tabakalerako Ubik mediatekak bost hilabete daramatza itxita. Egun guzti hauetan, zazpi bilera baino ez dituzte izan langileek enpresarekin. Tabakalerak, gainera, ez du bilera bakar batean ere parte hartu; are larriagoa dena, ez da langileen eskakizun minimoetara gerturatzen den proposamenik jarri mahai gainean. Jarrera honek, inoiz baino gehiago, zalantzan jartzen du enpresak eta Tabakalerak gatazka honekin amaitzeko duten nahia.