Akordioa Donostialdea Sociedad de Servicios S.L.n (Taxi Vallina) KPIren araberako igoerekin

2023/01/23
Enpresak 12 langile ditu. ELAk balorazio positiboa egin du. Izan ere, urte eta erdiko negoziazio luzeen eta bi greba egunen ondotik lortu da 2006tik berritu gabe zegoen hitzarmena.

 

ELAk 2022-2024ko enpresa hitzarmena sinatu du Donostialdea Sociedad de Servicios S.L. enpresarekin. Donostiako Vallina taxien zerbitzuak kudeatzen dituen zentralita da, 12 langile dituena, eta 2006tik berritu gabe zuten hitzarmena.
Hona hemen lortutako hobekuntzetako batzuk:

  • 2022an kategoria igoera bat lortu da zentraleko langile guztientzat.

  • KPIaren araberako soldata igoerak 2023-2024 urteetarako.

  • Urtean 40 ordu gutxiago 2023tik aurrera.