Ambulancias Gipuzkoa S. Coop.-eko enpresa batzordeak osasun-larrialdietako teknikari baten aurkako erasoa salatu du

Ambulancias Gipuzkoa S.Coop.-eko enpresa batzordeak gogor gaitzetsi du joan den ekainaren 13an, larunbata, paziente batek, Donostia ospitalera bidean, osasun-larrialdietako teknikari bati egindako eraso berria.
Pazienteak, osasun-zedulan artatua zela, teknikaria lurrera bota zuen ukabilkada batez, gidariari edo zentroko koordinatzaileari laguntza eskatzeko aukerarik eman gabe.
Erasoak eragindako lesioetatik errekuperatzen ari den langileak salaketa jarri du anbulantzian berekin zihoan lankidearekin batera, azken honek mehatxu eta irainak jaso baitzituen.
Ez da asistentzia baten ondoren osasun-langileek jokabide oldarkorra duen paziente baten erasoa jasotzen duten lehen aldia, langilearen osotasun fisikoa arriskuan jarriz.
Ambulancias Gipuzkoa S. Coop.-eko Enpresa Batzordeak beharrezkotzat jotzen du enpresa eta Emergentziak Osakidetza ongi koordinatzea, erasotzaileak salatzea eta langileen segurtasuna areagotzea, jokabide oldarkorra izan dezaketen pazienteak artatu behar direnetan polizia-laguntza ere izatera iritsiz. Ezinbesteko neurriak dira anbulantzien sektorean gero eta ohikoagoak diren gertakari lazgarri hauei amaiera emateko.