Anbulantzietako langileei eraso gehiagorik ez!

2020/02/17
Ostegunean, otsailaren 20a, anbulantzietako langileek elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Atotxako Epaitegi aurrean, jasaten dituzten erasoak salatu eta azalarazteko, eta asteburuan erasoa jaso duen lankideari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Anbulantzietako lankide batek jasotako erasoagatik ostegun honetan egin behar zen epaiketa bertan behera gelditu da. Dena den Ambuibérica Gipuzkoa eta Ambulancias Gipuzkoako batzordeek erabaki dugu irmoago erakutsi behar dugula lanean egunero bizi dugun segurtasun faltarekiko gure gaitzespena eta gogaituta gaudela. Izan ere, joan den asteburuan beste langile batek, DYAko boluntarioa eta Ambulancias Gipuzkoako langilea, beste eraso bat jaso du.

Horregatik guztiagatik, anbulantzietako langileek jasaten ditugun erasoak salatu eta azalarazteko eta erasoa jaso duen gure lankideari gure babes eta elkartasuna adierazteko, datorren ostegunean, otsailak 20, elkarretaratzea deitu dugu 12:00etan Atotxako epaitegiaren aurrean. Horrela, bada, ELA, LAB, CCOO, LSB-USO, UGT eta FS-TES sindikatuek dei egiten diegu sektoreko lankide guztiei egun horretan elkartu eta gure haserrea agerian uzteko.

Eraso gehiagorik ez!