Andoaingo postariek Correosen langile gehiago kontratatzea eskatu dute, jasaten duten lan-gainkarga arintzeko
Andoaingo (Gipuzkoa) postariek Correosi gehiegizko lan-kargari eta pairatzen duten langile faltari irtenbidea emateko eskatu diote, egoera horrek ez baitie lana baldintza egokietan egiten uzten. Asteartero salatzen dute errealitate hori, azaroaren 17an elkarretaratzeetan salatzen hasi zirenetik.
Azpimarratu dutenez, plantilla %100ean egonda ere, ezinezkoa da
euren zeregin guztiak egitea; ondorioz, egunero korrespondentzia asko pilatzen da, eta, horrela, ezin da ondo banatu.
Gehitu dutenez, gaur egun duten egoera korapilatsuari, Andoaingo erakunde batek herritar guztiei bidali dien publizitatea gehitu behar zaio. Horrek berez zeukaten lan-gainkarga areagotu besterik ez du egin. Egoera horrek langileei estresa eragiten diela ziurtatudute, lan-kargak handitzeak eta langile kopuru berdina izaten jarraitzeak dakarren ahaleginagatik.
Gauzak horrela, Correosi langile gehiago kontratatzeko exijitu diote beste behin, banaketa arazoak konpontzeko eta langileek lan-baldintza duinetan lan egiteko.