#BlackFriday: beherapen handienak, gure lan baldintzetan

2017/11/24
ELA, LAB eta CCOO sindikatuok, Black Friday moduko egunetan ematen diren ordutegi luzapenen aurrean kezka azaltzen dugu, eta dendei dei egiten diegu ez ditzaten horrelako aitzakiak erabili igande eta jai egunetan dendak irekitzeko. Bestalde, kontsumitzaileei dei egiten diegu irekiera hauen alde egiten duten dendetan ez kontsumitzeko.

Ordutegian luzapen hauek zuzenki lotuta daude izan nahi dugun hiri eredu, lan eredu eta kontsumo ereduarekin, funtsean, merkatal gune handi eta multinazionalen mesedetan diseinatuta daude, eta denda txiki eta lan eskubideen aurka.

Black Friday moduko egitasmoak salmentak handitzeko mekanismo bezala saltzen dizkigute, baina errealitatea oso bestelakoa bada. Egitasmo hauek sektoreko prekarietatea eta lan baldintza kaxkarrak argitara ataratzen dituzte, lan ordu bukaezinekin, soldata txikiekin, etb.

Dendei dei egiten diegu igande eta jai egunetan dendak ireki ez ditzaten, baita ordu aldaketa hauek egin ez ditzaten ere. Langileei dei egin nahi diegu horrelako egoerak salatu ditzaten. Bestalde, kontsumitzaileei egoera honen aurrean ez kontsumitzeko eskatu nahi diegu.

Hau guztia salatzeko, eta irekiera hauen kontra egiteko, sektoreko langileok kontzentrazioa  egingo dugu gaur, Black Friday ospatzen den egun berean, San Martin merkatalgunean.

Jai egunetan denok jai!!