Igande eta jai egunetan Super BM itxita!
Aste honetan Donostiako autobus geltokian zabaldu den BM supermekatuak igande eta jai egun guztietan zabaltzeko asmoa du. Igande eta jai egunak atsedenerako egunak dira; senideekin eta lagunekin egoteko egunak. Igande eta jai egunetan zabaltzeak merkataritza txikiari kalte egiten dio, ez du enplegu gehiago sortzen, eta langileen kontziliazioa zailtzen du. Behin eta berriz multinazional handiak saiatzen ari dira, gezurrak zabalduz, dendak asteko zazpi egunetan zabaltzen. Guk jarraituko dugu "Hemen zero!" aldarrikatzen. Gaur, BMk zabaldu duen lehen igandea, ELA, LAB eta CCOOk elkarretaratzea egin dugu autobus geltokiko supermerkatu aurrean.
Donostiako autobus geltokian ireki den Super BM berriak igande eta jai egunetan bere ateak irekiko ditu. ELA, LAB eta CCOOk hau onartezina dela uste dugu eta irekiera honen aurka mobilizazioak egingo ditugu.
Igande eta jai-egunetan irekitzeak ondorio ezin txarragoak dakartza, lan-ikuspegitik ez ezik, gizarte-ikuspegitik ere bai, gainera gezurrekin bidezkotzen dute:
- Ateak irekitzen dizkio denda-kateei eta saltoki handiei ireki ahal izateko.
- EZ du areagotuko kontsumoa
- EZ du enplegurik sortuko
- Kontsumitzaileek EZ dute eskatu
Horregatik guztiagatik, Super BMko zuzendaritzari eskatzen diogu bere erabakia birpentsa dezan eta eragin ditzaketen ondorioetan pentsa dezan.
Bestalde, kontsumitzaileei dagokienez, Super BM langileekiko elkartasuna erakuts dezaten, beren erosketak astean zehar eginez eta Super BMri adieraziz ez dutela horren beharrik.
JAIETAN DENOK JAI!!!
ELA – LAB- CCOO