Donostiako Claret Ikastolan lanuzteak birkokapenak eskatzeko

2019/05/31
Donostiako Claret Ikastolako langileek lanuztea egin zuten maiatzaren 30ean. Ikastola honetan 29 langile daude eta irailean zentroa itxi egingo dute. Hau dela eta, mobilizazioekin hasi ziren orain hilabete baino gehiago, kaleratze ERE baten aurrean birkokapenak eta irteera baldintza duinak eskatzeko. Claretiarrek Iruñan duten ikastetxean egin zuten elkarretaratzea. Bertako irakasle talde baten babesaz gain, Nafarroako Gizarte Ekimeneko ELAko ordezkarien babesa ere jaso dute.