Donostiako enpresa batzorde erreferenteek bat egin dute grebarekin

2020/01/25
Donostiako udaletxea eta Gipuzkoako aldundia, Donostia Kirola, EITB, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Urak, Donostiako Ospitalea; Quiron, Pesa, Dbus, Rezola, Ibermática, Construcciones Moyua, Bosch…; hotelen artean aipatzekoak Maria Kristina eta Amara plaza; merkatariei dagokionean Elkar, Bershka, Zara, Media Markt...; garbitasuneko enpresetan esate baterako Eulen eta Garbialdi; erresidentziak Matia, Zorroaga, Biharko…; esku-hartze sozialeko enpresetan Aransgi, Aspace eta Emaus, bizpahiru aipatzearren; jangeletako enpresak, udaleko kale garbitzaileak, Donostiako hezkuntza zentro askotako enpresa batzordeak eta abar luze batek grebarekin bat egin dute.

Gaur Donostiako greba batzordeak daituta agerraldia eta bizikleta martxa egin dugu urtarrilaren 30eko greba berotzeko. Hemen agerraldian eman ditugun grebaren inguruko xehetasunak:

Donostiako greba batzordea, pasadan abenduak 9an osatu zen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, lan-pentsio-bizitza duinaren alde, urtarrilak 30rako deitutako greba orokorra landu eta antolatzeko.

Prekarizazioa gero eta gehiago zabaldu eta normalizatu da, azken hamarkadetan jasandako murrizketen ondorioz. Donostian asko dakigu horretaz: hiri ekonomiaren tertziarizazioa, turistizazioa, eta horrekin lotuta datorren baina orokorra den lan baldintzen prekarizazioa, soldata arrakala, eraso sexista, arrazista eta homofoboak, bizitza garestitzen ari den bitartean eros-ahalmenaren galera, bertako merkataritzaren galera, gentrifikazioa, etxebizitza duin baterako eskubide murrizketa, eta oro har, pribatizazio masiboak ahalbidetzen ari diren bitartean babes sozialerako sistemaren beherakada, noiz eta krisi berri baten mehatxuaren aurrean, larrialdi ekologikoa, erraustegia…


Pentsiodunen mugimenduak 2 urte daramatza astelehenero Donostiako Alderdi Ederrari bere aurpegirik itsusiena atereaz, duintasuna aldarrikatuz kaleak hartzen eta beraz, gaur, pentsio duinen aldeko borroka denon borroka dela sinisten dugulako gaude hemen.

Gaur hemen gaude baita ere, beharrezkoa ikusten dugulako bizitza erdigunean jarri, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emanez beste eredu bat eraikitzeari, gaur egungo eredu neoliberal eta aberatasunaren banaketa bidegabearen aurrean.

Greba feministekin sistema produktibo eta erreproduktiboari planto egin genien, eta argi geratu zen, sistema honek ez duela funtzionatzen trans, bollera eta emakumeok egiten ditugun zaintza lanik gabe. Mugimendu feministak bizitzak erdigunean jarri nahi ditu, indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren hierarkiari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Greba Orokor hau greba feminista izango da!

Greba deialdiarekin, gobernu eta patronalei lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatzea eskatzen diegu. Eskumenik ez dutela diotenean, borondate politiko falta ezkutatzeko aitzakia besterik ez baita.

Donostiako Gutun Sozialaren greba batzordean sindikatuak (ela-lab-esk-stee) eta eragile sozial desberdinek parte hartu dugu: bizilagunekin plataforma, ongi etorri errefuxiatuak, ernai, sos arrazakeria, erraustegiaren aurkako mugimendua, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua, mugimendu feminista, auzoetako greba batzordeek...

Izan ere, urte amaieratik auzoetan greba batzordeak eratu dira: amara, amara berri, antigua, intxaurrondo, egia, gros, altza, alde zaharra, añorga… Aste guzti hauetan mobilizazio desberdinak, greba orokorraren deialdiaren informazio zabalpena egin eta auzoetan greba ikusarazteko ekimen desberdinak egin dituzte.

Donostiako enpresa batzorde erreferenteek bat egin dute grebarekin: Donostiako udaletxea eta Gipuzkoako aldundia, Donostia Kirola, EITB, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Urak, Donostiako Ospitalea; Quiron, Pesa, Dbus, Rezola, Ibermática, Construcciones Moyua, Bosch…; hotelen artean aipatzekoak Maria Kristina eta Amara plaza; merkatariei dagokionean Elkar, Bershka, Zara, Media Markt...; garbitasuneko enpresetan esate baterako Eulen eta Garbialdi; erresidentziak Matia, Zorroaga, Biharko…; esku-hartze sozialeko enpresetan Aransgi, Aspace eta Emaus, bizpahiru aipatzearren; jangeletako enpresak, udaleko kale garbitzaileak, Donostiako hezkuntza zentro askotako enpresa batzordeak eta abar luze batek grebarekin bat egin dute.

Gaur BIZI MARTXA deitu dugu. Tabakaleratik aterako da 4 lekutan geldituz: epaitegiak, bankuak, san martin merkatal gunean eta Eusko Jaurlaritzan.  Geldialdi hauetan prekaritatea salatuko dugu, eta aberastasunaren banaketa, lan eta bizi baldintza duinak, eskubide sozialak eta pentsio duinak aldarrikatuko ditugu!

Guzti honekin,

Donostiako greba batzordeak GREBA OROKORRAREN EGUNEAN BERTAN donostiar guztioi grebarekin bat egin eta urtarrilaren 30ean goizean gozietik deitutako mobilizaziotan parte hartzera dei egiten dizuegu:

Martuteneko poligonoan: 7.00tan
Miramoneko industria gunean: 8.00tan
Errotaburun: 8.00tan
eta ondoren erdigunea isteko kale birak aterako dira
Pio XII-tik: 9.30tan
Askatasunaren etorbidetik: 9.30tan

Eguerdian indarrak batzeko deialdia izango dugu:

11.45tan hiru zutabe abiatuko dira Manifestazio nagusia irtengo den punturantz: bata, antiguako tuneletik, bigarrena Saguesetik eta hirugarrena Anoetatik. Horrez gain, atzo izan genuen Gipuzkoako pentsiodunek esan bezala 12:00etan pentsiodunen mobilizazioa izango da.

Manifestazio nagusia 12.30tan abiatuko da Artzai Onetik eta Bulebarrean amaituko da.

Arratsaldeko manifestazioa 18.30tan aterako da Bulebarretik eta Bulebarrean amaituko da baita ere. Dei egiten diegu Donostiarrei euren auzoetatik kalejiran indartsu denok elkarrekin etortzera.

Hitzordu nagusi hauez gain, egun osoan zehar Donostiako auzoek jarraituko dute greba eguna aldarrikatzen auzoko kaleetan zehar: goizean goizetik mobilizazioak izango dituzte, gosari herrikoiak, kale birak eta zaintza gune kolektiboak antolatu dituzte ere, grebalarientzako arnasguneak eta bazkari kolektiboak, egunaren amaierara arte luzatuko ditugun ekimenekin.

Egunari lotutako beste hainbat ohar:
- Mugimendu feministaren deialdiari jarraiki, greba egin ezin duten emakume*, trans eta bollerek grebarekiko atxikimendua irudikatzeko brazalete moreak erabili!
- Zaintza greba egingo dugulako ere, dei egiten dugu baita ere, zaintza lanak modu kolektiboan antolatzera, baina zehazki, egunerokoan zaintza lanen ardura ez dutenei zaintza lanen ardura hartzera!
- Esan beharrik ez badago ere, kontsumo greba egingo dugu. Ez dugu inon ezer kontsumituko, ez ditugu zerbitzu minimoak ere erabiliko, sistema bere osotasunean gelditzera goazelako, eta kontsumo ereduaren inguruko hausnarketa egiteko baliatu nahi dugulako parada hau.

Urtarrilak 30, greba egiteaz gain, gure lekua kalean dugula gogorarazi nahi dugu, grebak elkartzen gaitu lan -pentsio -bizitza duinaren aldeko borrokoan. Beraz, LANTOKI ETA ETXEAK HUSTU ETA KALEAK JENDEZ BETETZERA DEI EGITEN DIEGU DONOSTIARREI!