Donostiako futbol zelaiaren birmoldaketan aritu diren 18 enpresa salatu ditu ELAk

2019/06/06
Donostiako Anoeta futbol zelaiaren birmoldatzeko obretan izan diren gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak salatu ditu ELAk. Lan horretako lehen fasean ELAk 18 enpresa salatu ditu. Ondorioz, eta orain arte gertaturikoaren larritasunaz hobeto jabetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak kasuetako batzuk Fiskaltzaren eskuetan uztea erabaki du.

Igor San José ELAko eraikuntza alorreko arduradunak azaldu duenez, enpresek 200dik gora langileren dokumentazio faltsutu zuten, 250 mila euro baino gehiagoko isunak ezarri dira eta 4,5 milioi eurotik gorako zorra soldatetan eta kotizazioetan eman dira. “Orain arte gertaturikoa ikusita, lasai aski esan dezakegu aurtengo udan iruzurra errepika daitekeela, neurri zuzentzaileak hartu ezean. Batez ere obraren tamaina kontuan hartzen badugu, eta horretarako beharko den pertsonalaren hazkunde nabarmena” adierazi du.

Horregatik ELAk bermeak eskatu ditu, Anoetako obran orain arte bezalako prekarietate, gehiegikeria eta iruzurrezko baldintzak errepika ez daitezen. Alde horretatik, ezinbestekoa da Udalak eta Realak beste aldera ez begiratzea, gertatutakoagatik kanpoko errudunak bilatuz. Ez gaitezen nahasi, Anoetan gertaturikoaren benetako erantzuleak haiek dira, ez alferrik haiek hasi zuten obraren lizitazioa argi eta garbi iruzurrezko diru-baldintzenpean, miseriazko prezioetan oinarriturik.