ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailari eskatu dio bere gain hartu dezala Gipuzkoako ertzain-etxeetako garbitzaileen gatazkan duen ardura

Beraz, Segurtasun Sailak erantzukizunez ez jokatzean, eta lan-gatazka horretan zuzenean parte ez hartzean, dagozkion eginkizunak eta eginbeharrak ez-betetze oso larria izateaz gain, ertzainen osasuna arriskuan jarri du (infekzio-sorguneak, alergiak...), eta baita Gipuzkoako ertzain-etxeetara egunero joaten diren herritarren osasuna ere.
Zerbitzuaren emakida urrian bukatu zen; beraz, Sailak lizitazio berria egingo duenean aparteko aukera izango du emakume garbitzaileen soldata-arrakala berdintzeko. Kontratazio publikoaren arloko azken legeek -bai estatuko legeak, bai Europako zuzentarauak- gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatzea eta diskriminazio-mota guztiak ezabatzea bultzatzen dute. Justizia sozialeko kontua da, eta bada garaia gainditu gabeko gai horri heltzeko.
Horiek horrela, ELA-Ertzaintzak eskatzen dio Estefania Beltran de Herediaren ardurapeko Segurtasun Sailari garbikuntza-zerbitzuko gure lankideen diskriminaziozko egoerari amaiera emateko, eta lan-gatazka hori behingoz onbideratzeko.
Bestela, ELA-Ertzaintzak mobilizazioak sustatuko ditu laster batean gure lankide grebalarien alde.