ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk Gipuzkoako azpiegitura handietako segurtasun eza salatu dute Anoetan egindako kontzentrazioan

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk Donostiako Anoeta Kiroldegia, Anoetako Aldi Baterakon Laneko EnpresaK (ABLE) eta azpikontratatak interpelatu dituzte, langileen lan-baldintzak bermatu eta Gizpuzkoako Eraikuntzako hitzarmena behingoz bete dezaten.
ELAk berriz ere azpimarratu du laneko ezbeharrak etekin ekonomikoak langileen lan eta bizi-baldintzen aurretik jartzeko lojika neoliberalaren ondorio zuzena direla. Gogorarazi dutenez, Gipuzkoan azpiegitura handietako inbertsio publikoa lehenesten da bertako eraikuntza, gestio eta mantenuan aritzen diren langileen lan baldintzen kaltean, pribatizazio, externalizazio eta azpikontratazioaren bitartez prekarietatera kondenatuz.
Datuak ditu bidelagun. 8 enpresa salatu ondoren, soldatetan 4,5 miloi euroko zorra, 200 langileren dokumentazio faltsutzea, eta 250.000 euroko isunak frogatu ahal izan ditu sindikatuak.