Santa Teresa erresidentzia (Donostia)

ELAk akordioa lortu du eta langileek %10etik gorako soldata igoerak izango dituzte

2024/09/19
Los Camilos fundazioak Santa Teresako kongregazio erlijiosoaren zentro bat kudeatzen du Donostian, eta bertan 9 langilek (8 arrazializatu) behargin erlijiosoak zaintzen dituzte. Fundazioak zahar egoitzen estatuko hitzarmena aplikatzen zuen, urtean 1.784 orduko lanaldiarekin. Akordioa sinatu ondoren, urteko 1.592 orduko lanaldia izango dute, eta, beraz, langileen lanaldi portzentajea berehala handituko da. Langile horiek guztiek lanaldi partzialak zituzten, eta orain erdia baino gehiagok lanaldi osoekin jardungo dute.

 

Soldata igoera %10 baino handiagoa izateaz gain, beste eskubide batzuk ere lortu dira, hala nola, eszedentzietan lanpostua gordetzea, medikuarengana joateko ordaindutako orduak edo kaleratzeak saihesten dituen klausula bat, besteak beste.